XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hau da: paraleloz elkartzen diren kondentsadore batzuren kapazitatea kondentsadore guztien kapazitateen batura da.

b) Serie-elkarketa.

Csub1, Csub2, Campsub3;... kapazitateko kondentsadore batzuk badauzkagu eta horietako baten armadura bat hurrengoaren batekin konektatzen badugu, azkeneko honi libre gelditzen zaiona hurrengoaren beste batekin, etab. kondentsadore hauek seriez daudela esan ohi da.

Egoera honetan A,B muturretako bi puntuen artean potentzial-diferentzia bat jartzen badugu, kondentsadore bakoitzaren gainean Vsub1, Vsub2, Vampsub3;... potentzial-diferentzia agertuko da, baina, izango dugu.

Bestalde, lehenengo kondentsadorearen A puntuarekin konektatua dagoen armadurari + Q karga joango zaio (positiboa, alegia) eta beste armaduran - Q karga agertuko da.

Baina armadura hau kanpotik isolatuta dagoenez eta bigarren kondentsadorearen armadura batekin konektatuta dagoenez, azkeneko honetan + Q agertuko da, eta bestetan beste horrenbeste.

Azkenik hor metatu den karga osoa Q besterik ez da, hau da: Q = Q1 = Q2 = Q3 =.... Orduan, eta lehen bezala, kapazitatearen definizioa kontuan hartuta .

Adibidea: 1200ampmicro;Ceko karga, seriez konektaturik dauden 20ampmicro;F eta 30ampmicro;Fko bi kondentsadoreko sistemari ematen zaio.

Zenbatekoa da: 1) Potentzial-diferentzia osoa?.

2) Bakoitzak jasaten duena?.

Seriez egoteagatik, kapazitate baliokidea hauxe da: .

Ikusten denez: .